MaiderUnda.com

2013/04/17

Lehendakariaren Harrera

Iñigo Urkullu lehendakaria Maider Unda (borroka librea) eta Jon Santacana (eski alpinoa) euskal kirolariekin bildu zen astearte arratsaldean Ajuria Enean, Europako txapelketan eta egokitutako eskiko munduko txapelketan, hurrenez hurren, lortutako garaipenen ondoren.

 Harreran Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua eta Jon Redondo Kirol zuzendaria ere izan ziren. Urkulluk kirolariok irudikatzen dituzten balioak nabarmendu zituen: «Ahalegina, hobetzea, sakrifizioa, konfiantza eta gugan eta gure ingurukoengan fedea izatea». Ziurtatu zuenez, horiexek dira lehendakari gisa eskatzen dituen balioak; «izan ere, bizitza bera ezbeharren kontrako eski-lasterketa bat edo borroka libre bat da, batik bat orain bizi dugun garaian».

 Lehendakariak nabarmendu zuenez, kirolean bezalaxe, merezi du «egunero-egunero ahalegintzen jarraitzea, krisia garaitzeko eta tuneletik adoretuta irteteko».

maiderunda's Urkullu Lehendakariarekin album on Photobucket

Nork: .2013/04/17
Etiketak: | Permalink