MaiderUnda.com

2012/04/17

Londres 2012rako sailkapena jokoan

Datozen egunetan argituko da Maiderrek Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzen ote duen.
Horretarako, hiru asteetan zehar, atsedenik gabeko lehiaketa egutegi zoro bati jarraituz ihardun beharko du.





Lehen aukera, apirilaren 22an, Sofian (Bulgaria) ospatuko den Europear Txapelketa Aurreolinpikoan izango du.Sailkapeneko lehen bi postuek bakarrik daukate Jokoetarako txartela saritzat.

Bertan lortu ezean, Txinaraino joan beharko du apirilaren 29an Taiyuaneko Munduko Txapelketa Aurreolinpikoan
lehiatzera. Hemen ere sailkapeneko lehen bi borrokalarientzat bakarrik egongo da saria.

Azkenik, hirugarren saiakera  Vantaan (Helsinki, Finlandia) bigarren  Munduko Txapelketa Aurreolinpikoa izango du maiatzaren 6an.
Aurreko bi txapelketetan bezela, lehen bi postuek daukate olinpiar Jokoetarako sailkapena.

Martxoan Belgradoko Europako Txapelketan lortutako brontzezko dominari jarraipena eman asmotan, denboraldiko helburu nagusiari ekiteko ordua heldu zaio Maiderri.

Nork: .2012/04/17
Etiketak: jokoak sailkapena olinpiar londres 2012 | Permalink