MaiderUnda.com

2012/12/14

Maider 2012 urteko Arabar Kirolaririk Onena izendatu dute

Abenduaren 13an ostegunez, Gasteizeko Europa Jauregian ospatu zen Arabako Kirolaren XIX. Galan, Maider urteko arabar kirolari onena izendatu zuten.

 

Photobucket

Maider urteko Arabar Kirolari Onenaren saria jasotzen

 

Arabako Kirol Prentsa Elkarteak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak antolaturiko jaian, 22 kirolari eta bi talde saritu zituzten urtean zehar egindako lana aitortuz.

Besteak beste, Londreseko Joko Olinpiar eta Paraolinpiarretan izandako arabarrak saritu zituzten. Aurtengo kirolari nabarmenen artean, Sergio Sanchez (Kick Boxing), Badaiotz Taldea (Soka Tira),  Eneko Llanos (Triatloia), Ernesto Valverde (Futbola), Pedro Oviedo (Triatloia), Marta Armentia (Karatea) eta Jonathan Hernandez (Zesta Punta) saritu dituzte.

Galari amaiera emateko, bertaratutako kazetarien artean eginiko bozketa baten Maider saritu zuten 2012 urteko Arabar Kirolari Onena bezala.

 

 

Photobucket

2012 urteko Arabako Kirolaren Galan sarituak

 

 

Nork: .2012/12/14
Etiketak: araba apda kirolari onena 2012 | Permalink