MaiderUnda.com

2009/12/22

Maider Aramaioko Alaba Kuttun Izendatu Dute

Abenduaren 20an, Aramaioko Sastiña ermitan izandako ekitaldian, Maider herriko alaba kuttun izendatu zuten. Bere kirol ibilbidean, parte hartutako txapelketa eta lortutako sariekin, Aramaioarren izena munduan zehar zabaldu izanagatik izendatu dute alaba kuttun.

 

  

 

Ekitaldia ermitako sarreran eskeinitako ohorezko aurreskuarekin hasi zen. Ondoren, orain arte Aramaioko azken seme kuttun izan den Patxi Uribarrenek jarri zion herriko lehen alaba kuttun bihurtzen zuen pina. Maiderren nortasuna eta indarra azpimarratu zituen Uribarrenek izendapeneko hitzaldian. Asier Agirre alkateak, euskal makila bat oparitu zion eta Oletako auzotarrek lore sorta bat. Ekitaldia Aramaioko beste seme kuttun baten parte hatzearekin bukatu zen, Bixente Goikoetxea abesbatzaren kantaldiarekin hain zuzen ere.

Ekitaldi berean, Sastiña ermitaren itxura berria ikusi ahal izan zuten bertaratutakoek. Aurrerantzean kultur topaleku izatea nahi duten txoko berri batean bihurtu dute. Horretarako, Emakume Kirolariak izeneko argazki erakusketa zabaldu zuten. Bertan Yahaira Agirre, Maialen Chourraut, Reyes Azkoitia, Elaia Torrontegi, Josune Bereziartua eta Maider bera dira protagonistak.

 Hona hemen ekitaldiko une batzu biltzen dituen argazki bilduma:

     

Nork: .2009/12/22
Etiketak: aramaio kuttun alaba | Permalink