MaiderUnda.com

2008/06/03

Maider «BAT, Basque Team» proiektuaren aurkezpenean

Atzo aurkeztu zuten Bilbon Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Irrati Telebistak bultzatutako Euskadi Kirol Fundazioaren «BAT, Basque Team» proiektua. Lakuako Kultura sailburu Miren Azkaratek azaldu zuenez, «Euskadi Kirola Fundazioa iazko azaroan eratu zen eta bere xedea goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da ordezkaritza zabala izan dezan goi-mailako lehiaketetan».

Euskadi Kirola Fundazioaren helburuei jarraituz, ekimenak prestakuntza hobetzeko sostengua emango die goi-mailako kirolariei eta entrenatzaileei. Horretarako, maila goreneko kirol erakundeekin lan egingo du.

Euskadi Kirola Fundazioaren proiektuak ez ditu talde edo selekzioak babestuko, gizabanakoak baizik. Fundazioak 59 kirolariri eman die sostengua orain arte; horietatik 24, Pekingo Joko Olinpikoetan izango dira. Besteak beste, Maider Unda, Naroa Agirre, Iñaki Lejarreta edo Mikel Odriozola.

Hona hemen "BAT Basque Team" markaren iragarkia.

 

Nork: .2008/06/03
Etiketak: bat basque team | Permalink