MaiderUnda.com

2009/04/02

Bihar arituko da Maider Europako Txapelketan

Pasa dan asteartean abiatu zen Maider Lituaniako Vilnius hiriburura 2009ko Europako Borroka Txapelketan parte hartzera.

Denboraldia hasi zenetik hau da aurtengo bigarren dema Maiderrentzat, otsailean Espainiako Txapelketa 11. aldiz irabazi ondoren. Pasa dan urtean Tampereko Txapelketan lortutako 12. postua obetzea du abiapuntu oraingoan eta ezin bazter likeke dominarenbat lortzeko haukera.

 

                              

 

Sasoi honean dagoen arren, aurten oraindik ez du nazioarteko txapelketatan parte hartzerik izan eta Europakoa izango da berarentzat lehena. Bertan, dagoeneko aski ezagunak dituen Stanka Zlateva bulgariarra eta Agnieszka Wieszczek poloniarra izango ditu arerio besteak beste, pasa dan urteko Olinpiadetan zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi zutenak.

Gaur ospatu den zozketak Svitlana Sayenko Ukrainiarra parekatu du Maiderrekin bihar goizean hasiko diren kanporaketetarako. 

Nork: .2009/04/02
Etiketak: europa txapelketa | Permalink