MaiderUnda.com

2008/11/26

Maider Cangas de Onisen

Atzo, azaroaren 25ean, Maiderrek Cangas de Onís herriko Reconquista eskolak antolatutako III. Kirol Topaketetan parte hartu zuen. Bertan, besteak beste, Laia Sanz (8 bider  munduko trial txapelduna), Pepu Hernandez (hautatzaile eta munduko saskibaloi txapelduna Espainiarekin) eta Sheila Posada (Europar patinai txapelduna) aritu ziren.

 

                                                              Argazkia J.M. Carbajal

Ekitaldia gehienentzat ezezaguna den borroka kirolari buruzko argibide batzu eta Maiderren kirol ibilbide zein bizimoduaren kontaketak osatu zuten. Bukatzeko, Thomas Elbingen laguntzaz, borroka erakustaldi bat izan zen eta zenbait umek Maiderrekin aritzeko modua ere izan zuten. 

Nork: .2008/11/26
Etiketak: eskola cangas hitzaldia | Permalink