MaiderUnda.com

2011/06/16

Maider entrenamenduetara itzuli da

Urtarrileko lehen entrenamenduek zorigaitza ekarri zuten Maiderrentzat. Orain, sei hilabete beranduago, ezkerreko belaunaren lesioari aurre egiteko ebakuntzatik osatu ondoren, entrenamenduetara bueltatu da.

Atzera begiratuta, erreabilitazioari eskeinitako hamaika ordu, fisioarekin osatutako lana, gimnasioan bakarlanean pasatako egunak, ... Lan luzea eta gogorra izan da baina orain, berriz borrokan lehiatzeko prestakuntzari ekingo dio. Helburua, datorren urteko Olinpiar Jokoatarako sailkatzea.

Bitartean, beste betebehar batzutan ere aritu da. Oraingoan, Eusko Jaurlaritzak euskararen erabilera bultzatzeko "Munduoro Euskaraz" kanpainarako iragarki batean parte hartu du.

  

  

Nork: .2011/06/16
Etiketak: euskaraz entrenamenduak lesioa iragarkia munduoro | Permalink