MaiderUnda.com

2015/06/12

Maider Europar Jokoetan

Gaur abiatuko da Maider Bakura lehenengoz ospatuko diren Europar Jokoetan parte hartzera. Ekainaren 12tik 28ra bitartean, 20 kirol desberdinetan 6200 kirolaritik gora arituko dira Azerbaiyango hiriburuan.


Baku 2015

Maiderrek ekainaren 16an, asteartez, izango du lehiatzeko eguna eta bezperako pisaketak argituko ditu bere arerioak. Irailean Las Vegasen ospatuko den Munduko Txapelketara bidean, Europar lehiakideekin indarrak neurtzeko aukera paregabea izango da Bakuko Europar Jokoena.

Nork: .2015/06/12
Etiketak: jokoak europar baku azerbaiyan txapelketa | Permalink