MaiderUnda.com

2010/02/07

Maider finalaren atarian geratu da Dave Schultz Txapelketan

Joan den otsailaren 6an, larunbatez, Colorado Springsen ospatu zen Dave Schultz nazioarteko borroka txapelketan Maiderrek 4. postua lortu zuen.

Zozketak aurreneko kanporaketatik kanpo utzi zuen eta final laudenetako borrokaldian Jenna Pavlik Estatu Batuarra kanporatu zuen (1-0,0-2,1-0). Hona hemen borrokaldi honen irudiak.
  

       

 

Finalerdietan Dan Li Txinatarrarekin galdu zuen (0-1,5-0,3-1) azken unean erabaki zen borrokaldi gogor baten ondoren.

Modu hontan, bigarren aukerako aurreneko urratsa  Eva-Maria Maierhofer Austriarrari irabaziz (Pin 4-0,1:54) egin zuen. Gero, brontzezko domina jokoan zela, ezin izan zuen Yan Hong Txinatara gainditu (5-2,2-1).

Orain, astebete egingo du Coloradoko Estatu Batuar Talde Olinpikoaren entrenamendu egoitzan bertako kirolariekin trebatzen.

 

Nork: .2010/02/07
Etiketak: schultz dave txapelketa finala | Permalink