MaiderUnda.com

2008/08/07

Maider heldu da Pekinera

Guretzat goizaldeko 4ak zirenean heldu da Maider Pekinera. Espainiar taldeak Olinpiar Jokoetara bidali duen azkeneko hegaldian joan zen abuztuaren 6an eta maletekin izandako gorabera batzuetaz aparte onik heldu da. Pekinen bero eta izugarrizko hezetasuna dagoela esan digu. Gaur lehen entrenaldia egingo dute biharko egun haundiari begira dauden arren. 

 Pekingo Olinpiar kiroldegia, "kabia" bezala ezagunagoa.

Izan ere, bihar abuztuaren 8an, Pekingo Olinpiar Jokoen irekiera ekitaldia izango da eta Maiderrek bertan parte hartuko du mundu guztitik joandako ehundaka kirolarirekin batera.

Nork: .2008/08/07
Etiketak: pekin | Permalink