MaiderUnda.com

2015/01/30

Maider konpetiziora itzultzen da

Pasa den urteko amatasunaren ondoren, 2013ko martxoan Europako txapeldunorde izan zenetik, Pariseko Grand Prix-a hautatu du Maiderrek konpetiziora itzultzeko.

22 hilabeteren ondoren, txapelketa hau baliatuko du konpetizio arau berriei neurria hartu eta egokitzeko. Izan ere, orain borrokaldiek hiru munitutako bi zati izango dituzte eta bi zati hoietako puntuaketa batuko da azken emaitzarako. Borrokalarien pasibitatea lehen baino gehiago zigortuko dute. Honetaz gain, orain arteko 72 kg. maila desagertu egin da eta Maiderrek 75 kg-koan lehiatuko du. Berrikuntza asko beraz urte garrantzitsu hontarako, batetik ekainean ospatuko diren lehen Europear Jokoak eta bestetik iraileko Munduko Txapelketa bait dira.Azken honek, 2016ko Olinpiar Jokoetarako lehen txartelak banatuko bait ditu.

Txapelketa, Nazioarteko Federazioaren bidez jarraitu ahal izango da honako loturaren bidez:

Parisen 2015eko Grand Prix-a.

 

 Gand Prix Paris

Nork: .2015/01/30
Etiketak: konpetizioa paris grand prix txapelketa | Permalink