MaiderUnda.com

2012/08/03

Maider Londresera bidean

Igandean, abuztuak 5, Maiderrek Londreserako bidea hartuko du.
Bertan, asteazkeneko pisaketa eta mediku azterketaren zai, azken entrenamentuak burutzeko modua izango duelarik.

                         Photobucket
Abuztuaren 9an, ostegunez, izango du lehiatzeko eguna. Eguerditik hasita, kanporaketa saioak burutuko dira Londreseko Excel kirolgunean. Hau da Londreseko Olinpiar Jokoetarako sortu duten kirol gunerik handiena. Horretarako, hainbat kirol desberdinen lehien lekuko izango diren bost gune sortu dituzte bertan.


       Photobucket
                Excel kirolgunea



Nork: .2012/08/03
Etiketak: jokoak olinpiar londres 2012 | Permalink