MaiderUnda.com

2016/04/13

Maider Olinpiar Jokoetara Sailkatzeko Europako Txapelketan

Apirilaren 15etik 17ra Serbiako Zrenjanin hirian ospatuko den Rio 2016ko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko Europar Txapelketan parte hartuko du Maiderrek. Igandean lehiatu beharko du eta lehen bi postuetan sailkatu beharra dauka Jokoetarako txartela lortzeko. Ohi den bezala, Nazioarteko Federazioaren Webgunetik zuzenean jarraitu ahal izango dugu txapelekta: European OG Qualifying Tournament 2016.

Zrenjanin Eurolimpic

Datozen lau astetan, txapelketa egutegi zorrotz bati aurre egin beharrean daude Olinpiar Jokoetan parte hartu nahi duten borrokalariak. Izan ere, asten hontan Serbian izango den txapelketari jarraituz, datorren astean Mongolian ospatuko da mundu mailako sailkatze lehia. Handik bi astetara, Turkian, mundu mailako bigarren txapelketak banatuko ditu Olinpiar Jokoetarako azken txartelak.

Nork: .2016/04/13
Etiketak: europako txapelketa sailkatzeko olinpiar jokoetara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera hau erantzuna uzteko
Zenbat da 4 gehi 5?