MaiderUnda.com

2012/12/05

Maiderrek bere kirol ibilbideari jarraipena emango dio

Beste denboraldi batez gutxienez bere kirol ibilbidearekin jarraituko duela jakinarazi du gaur Maiderrek, Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko aukera baztertu gabe. Basque Team-en babespean Maider izan zen Londresen lehiatu zen estatuko borrokalari bakarra eta brontzeko domina lortzeak goi mailako kirola uzteko hartutako erabakia berriz planteatzea eragin du.

Photobucket


35 urte dituela Maiderrek kirola uzteko erabakia geroz eta gertuago ikusi du azken hilabeteetan baina eskuratutako brontzezko dominak “nire ikuspuntua erabat aldatu du eta denboraldi berri bati aurre egiteko aukera berriz ere planteatzea ekarri du”. “Hasiera batean-gaineratu du-Espainiako txapelketarekin hasiko dugu lehiaketa eta gero Europakoa dator, Mediterraneoko Jokoetan parte hartzeko asmoa ere badut”.

Epe luzera olinpiar dominadunak ez du baztertzen berriz ere Jokoetan parte hartzea: “39 urterekin helduko naiz Riora, ez da batere erraza izango baina ezta ezinezkoa ere; nere burua gehiago zaindu beharko dut baina nirekin batera lan egiten duen jendeak asko motibatzen nau, eta gainera, ezinezkotzat ematen zenuen zerbait lortu eta gero –Londreseko podiuma kasu-edozein helburu lor daitekela erakutsi dit

Iturria: BAT Basque Team

Nork: .2012/12/05
Etiketak: jarraipena kirol ibilbideari | Permalink