Lehen kanporaketa Cinthya Vanessa Vescan frantziarrarekin lehiatu du eta gauzak ez zaizkio ongi atera. Lehenengo ekinaldia bukatzear zegoela, Maiderrek frantziarra borroka eremutik atera du markagailua artean zerora zegoela. Epaileek ordea, ez dute ontzat eman eta bideo errepikapena ikusi arren, frantziarrari eman diote puntua. Bigarrenean, naiz eta beste behin borroka eremutik arerioa atera, ez du aldeko punturik jaso eta frantziarrak bat egin duenez, kanporaketan aurrera egin du.
Geroaro, frantziarrak final laurdenetan galdu duenez, Maiderri bigarren haukerarako ate guztiak itxi zaizkio.
Orain, aurtengo lesioari aurre egin eta belauna ondo dagoela jakinda, datorren urterako txapelketak prestatzea besterik ez da geratzen. Hiru haukera gehiago izango ditu Olinpiar Jokoetarako txartela lortzeko.
Hona hemen gaurko borrokaldiaren bideoa:
Idatzi artikulu bat