MaiderUnda.com

2013/01/30

Maiderrek sariak jasotzen jarraitzen du

Denboraldi berria prestatzen ari den bitartean, Maiderrek joan den urteko kirol ematzen sariak jasotzen jarraitzen du.

Urtarrilak 25ean Mollet del Vallés herrian ospatu zen kirol gauean, nazioarteko saria eman zioten Maiderri Londresen lortutako brontzezko dominagatik.

Igandean, Bilboko Arriaga antzokian ospatu zen Sabino Arana Fundazioaren 2012 Sarietan, euskal emakume Olinpiarrei emandako sari banaketan parte hartu zuen.

Astelehenean berriz, El Correo egunkariaren urteko kirolaren jaian, 2012 urteko kirolari onenaren saria jaso zuen Muskizen.

 

 

maiderunda's Mollet del Valles Sabino Arana eta El Correo saiak album on Photobucket

 

 Orain, otsailean izango dituen bi txapelketen prestaketarekin ari da. Lehenik, 15-17an Suitzako Klippan Lady Openean arituko da eta 22-23an, Murtzian ospatuko den Espainiako Txapelketa.  

Nork: .2013/01/30
Etiketak: sariak sabino arana mollet correo valles del | Permalink