MaiderUnda.com

2011/09/12

2011 Munduko Txapelketa Istanbulen

Gaur goizean, Maider Istanbulerantz abiatu da 2011 Munduko Borroka Txapelketan parte hartzera. Bertan, irailaren 12tik 18ra bitartean, 104 naziotako 900 kirolari saiatuko dira datorren urteko Londreseko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortzen. Izan ere,  Olinpiar pisu bakoitzeko lehen sei sailkatuek, ordezkatzen dituzten nazioen parte hartzea ziurtatuko bait dute.

Txapelketako emaitza, argazki zein bideoak, ondorengo esteka jarraituz ikus ditzakezue (klikatu irudian):

                    

 

 Urtarrilean izan zuen belauneko lesiotik behar bezala osatu ondoren, Munduko Txapelketarako prestaketa burutu ahal izan du Maiderrek. Azken urteetan dominen borrokan aritu ondoren, izan ere 2009an brontzezkoa lortu zuen eta 2010ean 5. postuan sailkatu zen, aurten emaitzak errepikatzen saiatuko da.

Jarraian, Istanbuleko Munduko Txapelketaren aurkezpena egiten duen bideoa ikus dezakezue.

 

       

Nork: .2011/09/12
Etiketak: munduko 2011 istanbul txapelketa | Permalink