MaiderUnda.com

2009/09/22

Munduko Borroka Txapelketa Danimarkan

 

Gaur, irailaren 22an, Maider Danimarkako Herning hirira abiatu da 2009ko Munduko Txapelketan parte hartzera. 

Ostegunean, mediku azterketa eta pisaketaren ondoren jakingo da zozketak zein arerio egokitu dion.

                         

Astelehenean hasi zen txapelketak Maiderren urteko kirol egutegia bukatutzat emango du. Nahi bezalakoa izan ez den urte baten azken saioa. Izan ere, urtean zehar sorbaldarekin izan dituen arazoek ez diote benetako maila ematen utzi. Dena dela, sasoi honean heldu da munduko txapelketara eta duela bi urte Bakun lortutako 5. postua obetzea du helburu.

Nork: .2009/09/22
Etiketak: munduko txapelketa danimarka | Permalink