MaiderUnda.com

2015/09/02

Munduko Txapelketa Las Vegasen

Pasa den abuztuaren 24tik, Maider Las Vegasen ari da 2015eko Munduko Txapelketako prestaketaren azken lanetan.

Mundiala irailaren 7tik 12ra bitartean ospatuko da EE.BBetako Las Vegas hiriko Orleans Hotel & Arenan eta Maider irailaren 10ean arituko da. Mundu osoko 100 nazio baino gehiago erakarriko dituen txapelketa honek, 2016an Brasilgo Rio de Janeiron ospatuko diren Olinpiar Jokoetara sailkatzeko lehen aukera eskeiniko du. Horretarako, borrokalariek lehen bost postuetan sailkatu beharko dute.



Equipo de Lucha Libre Olímpica Mundial Las Vegas 2015Espainiako Borroka Taldea Las Vegaseko entrenamendu baten


Nork: .2015/09/02
Etiketak: vegas mundiala las txapelketa | Permalink