MaiderUnda.com

2012/05/06

Maiderrek Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du


Maiderrek Londres 2012ko Olinpiar Jokoetarako sailkapena lortu du Finlandian ospatu den Txapelketa Aurreolinpikoan. Izan ere, lehen bi sailkatuek zuten Londreserako txartela saritzat eta Maiderrek urrezko domina irabaziaz lortu du.
Zozketak lehen kanporaketatik kanpo utzi zuen Maider eta final zortzirenetan, Epp Mae Estoniarrari irabazik hasi du txapelketa 1-0, 1-0. Final laurdenetan, Maria Selmaier Alemaniarra 1-0, 2-0 emaitzarekin atzean utzi eta finalerdietan, 0-1, 0-4 gailendu zaio Kitti Godo Hungariarrari. Modu hontan, Olinpiar Jokoetarako sailkapena eskuratuta, finala Cinthya Vanessa Vescan Frantziarrari 2-3, 0-2 irabazi dio.
Beijineko esperientziaren ondoren, Londresekoak Maiderrentzat bigarren Olinpiar Jokoak izango dira.

    maider-vescan


Nork: .2012/05/06
Etiketak: sailkapena jokoak aurreolinpikoa olinpiar txapelketa | Permalink