Atzo, uztailaren 27an, Maiderren bizilagunek omenaldia eskeini zioten bere jaioterrian. Borrokan daramatzan urteetan lortutako Espainiako hamar txapelketak nahiz Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko egin duen lana aintzat artu nahi izan zituzten.
Ezagun eta lagunek eskeinitako omenaldi xume eta hunkigarria izan zen atzokoa. Auzoko emakumeek Agintarien Dantza eskeini zioten lehenik eta ondoren ohorezko aurreskua.

Agintarien Dantza
Jarraian, abeslari eta besrtsolariak aritu ziren eta ekitaldia bukatzeko, Aramaioko Udalak eta Oletarrek, oroigarriak eman zizkioten.
Azkenik, inguratutako guztientzat luntxa prestatu zuten auzotarrek.

Idatzi artikulu bat