MaiderUnda.com

2016/05/05

Rio 2016ko Olinpiar Jokoetara Sailkatzeko Azken Aukera

Maiatzaren 6tik 8ra Turkiako Istanbul hirian ospatuko da II. Munduko Txapelketa Aurreolinpikoa. Hau da borrokalariek Rio 2016ko Olinpiar Jokoetara sailkatzeko izango duten azken aukera eta aurreko txapelketatan gertatu bezala, lehen bi sailkatuek bakarrik izango dute Olinpiar Jokoetara joateko txartelaren saria.

Kartela

Maiderrek ostiralean izango dituen mediku azterketa eta pisaketaren ondoren ezagutuko ditugu bere arerioak larunbateko. Guretzat goizeko bederatzirak direnean hasiko da lehia Istanbulgo Bagcilar kirolgunean.

Aurreko txapelketatan gertatu bezala, Nazioarteko Federazioaren Webgunetik zuzenean jarraitu ahal izango dugu txapelekta: 2nd OG World Qualifying Tournament 2016.

Nork: .2016/05/05
Etiketak: jokoak sailkatze olinpiar rio2016 txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera hau erantzuna uzteko
Zenbat da 4 gehi 5?