MaiderUnda.com

2009/06/17

Sierra Nevadan entrenatzen

Aste hau Granadako Goi Mailako Kirol Heziketa Egoitzan emango du Maiderrek entrenatzen. Sierra Nevadako eski pistak inguruan dituela, 2.320 metrotako garaieran ariko da. Honenbesteko garaieran entrenatzeak dakartzan onurak probestea du helburu aste honetako saioak.

                                            

Hil honen bukaeran Italian ospatuko diren Mediterranear Jokoetan parte hartuko duen Espainiako Borroka taldeko parteideekin batera ariko da prestaketan.

Bide batez, nazioarteko beste arerio batzuekin iharduteko modua izango du, hala nola, Frantzia, Suedia eta Kamerungo borrokalariekin.

 

Nork: .2009/06/17
Etiketak: entrenamendua sierra nevada | Permalink