MaiderUnda.com

2013/02/16

Suediako Klippan Lady Openean

Denboraldiko lehen txapelketari ekin dio Maiderrek Suedian ospatzen den Klippan Lady Openean. Lehen borrokaldia Maria Selmaier Alemaniarrarekin izan du eta semifinaletarako sailkatzeko balio izan dio 1-0 eta 2-0 irabazita.
Semifinaletan, joan den urteko finalean aurkari izan zuen eta egungo Olinpiar Txapelduna den Natalia Vorobeva Errusiarra ezin izan du gainditu (2-1, 1-0).


                           Klippan photo Klippan_zps8a594da4.gif

Bihar igandea, goizeko 10etatik aurrera, bigarren aukerak eta dominetarako borrokaldiak izango dira. Bertan, Maiderrek Anastasia Lobsinger Estatu Batuarra izango du arerio brontzezko dominaren lehian.
Gaur bezala, txapelketa telebistaz jarraitu ahal izango dugu ondorengo lotura jarraituz: Klippan Lady Open.


Nork: .2013/02/16
Etiketak: klippan lady suedia open | Permalink