MaiderUnda.com

2013/03/18

Tolarea Kofradiaren Ohorezko kide

Gipuzkoako sagardo naturalaren Tolarea kofradiak bere urteroko jaia ospatu zuen pasa den igandean, martxoak 17.
Hernanin burutu zen 18. kapituloaren baitan, Maider kofradiaren Ohorezko Kide  izendatu zuten eta berak, sagardoa edonon defendatu eta honen alde egingo duela zin egin zuen. Berarekin batera, Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centereko zuzendaria eta  Larre Gain sagardotegiko Pedro Santa Kruz sagardogilea ere Ohorezko Kofrade berri dira.
Domina eta diploma jaso ondoren, kupelaren bueltan, sagardoaren alde egin zuten zin hirurek.


        
maiderunda's TOLAREA Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradia album on Photobucket

Nork: .2013/03/18
Etiketak: tolarea kofradia sagardoa hernani kide | Permalink