MaiderUnda.com

2016/04/24

Turkiako aukerari begira

Apirilaren 22tik 24ra Mongolian izan den Olinpiar Jokoetara sailkateko I. Munduko Txapelketan Maiderrek ez du bere helburua lortu. Lehen kanporaketan Ekaterina Bukina errusiarra gailendu zitzaion (2-10) eta azken honek final erdietan kale egin zuenez, bigarren aukerarik gabe utzi zuen Maider.

Maider Unda - Ekaterina Bukina

Maider Unda - Ekaterina Bukina

Modu hontan, maiatzaren 6tik 8ra Turkian izango den II. Munduko Sailkate Txapelketa baino ez zaio geratzen Rio 2016rako txartela lortzeko. Bertan ere lehen bi sailkatuek bakarrik izango dute saria.

Nork: .2016/04/24
Etiketak: aurreolinpikoa sailkatze txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera hau erantzuna uzteko
Zenbat da 4 gehi 5?