MaiderUnda.com

2015/04/19

Urrezko domina Mediterraniar txapelketan

Apirilaren 18a, larunbatez, Madrilen Kirol Kontseilu Gorenaren Kiroldegian ospatu zen 5. Mediterranear Txapelketan Maiderrek urrezko domina lortu zuen. Nordiko erara ospatu zen txapelketan, hau da parte hartzaile guztiak denen artean lehiatuz, Maiderrek arerio oro gainditu zuen.

Noelia Lalin (ESP), Estefania Ramirez (ESP), Aysegul Ozbege (TUR) eta Ekaterini Pitsiavak (GRE) ez zuten aukerarik izan Maiderrek erakutsitako konpetizio mailarekin.


Juegos Mediterraneos 2015

Denboraldiko prestaketari jarraituz, datorren hilean Dormagen hirian ospatuko den Alemaniako Grand Prixean parte hartuko du.

Nork: .2015/04/19
Etiketak: madrid podiuma domina urrean csd | Permalink