MaiderUnda.com

2013/02/24

Urrezko domina berri bat Espainiako Borroka Txapelketan

Otsailaren 23n, Murtziako San Javier herriko polikiroldegian ospatu den Espainiako Borroka Txapelketan, Maiderrek urrezko domina berri bat irabazi du. Aurtengo lehian, Noelia Lalin (Galiziarra), Haridian Gonzalez (Kanariarra) eta Maria Jose Noguera (Andaluziarra) izan ditu arerio eta aurkako batere punturik jaso gabe bukatu du txapelketa Maiderrek. Azken honekin, hamalaugarren aldiz lortu du Espainiako Txapelketan urrezko domina.

        
maiderunda's 2013ko Espainiako Txapelketa album on Photobucket

Txapelketa bukaeran, Luis Crespo, Maiderren entrenatzaileak; Francisco Barcia, emakumezkoen hautatzaileak eta Maiderrek, Espainiako Federazioak eskeinitako oroigarri batzu jaso zituzten Londreseko Olinpiar Jokoetan irabazitako dominagaitik. Era berean, Borroka Olinpikoa 2020ko Jokoetatik baztertua izan ez dadin eskatzen duen adierazpena irakurri zuten.

Hemendik aurrera, martxoaren 19tik 24ra bitartean Tbilisin (Georgia) ospatuko den Europako Txapelketaren prestaketarekin jarraituko du.


Nork: .2013/02/24
Etiketak: urrea domina espainiako txapelketa | Permalink