MaiderUnda.com

2009/03/02

Urrezko domina Espainiako Txapelketan

Pasa den larunbatean, otsailak 28, Maiderrek urrezko domina lortu du Espainiako XII. Txapelketan.

72 kg. mailan izandako zozketak finalerdiatarako sailkatu zuen zuzenean. Bertan, Claudia Fornés Balear Irletako borrokalaria izan zuen aurkari. Arratsaldez, finalisten aurkezpen ikusgarri baten ondoren, Maiderrek bere nagusitasuna agertu zuen beste behin eta oraingoan, Dacil López Canariarra garaitu zuen.

 

     

              Finalerdietako pasarte bat Claudia Fornésekin

 

Honenbestez, Maiderrek bere 11. Espainiako Txapelketa bereganatu du.

Aurtengo denboraldian, konpetizioan aritu den lehen aldia du eta datorren apirilean Lituanian ospatuko den Europako Txapelketara begira dago jada.

     

    

                2009ko Espainiako Txapelketaren 72 Kg. podiuma

 

Txapelketak beste momentu hunkigarri bat ere izan zuen Maiderrentzat.  Izan ere, Espainiako Borroka Federazioak, Beijingo Joko Olinpiarretan parte hartu zuten borrokalari eta hautatzaileei sari berezi batzu eskeini bait zizkien Presidentearen eskutik. Honetaz gain, Beijinen lortutako 5. postua zihurtatzen duen Olinpiar Diploma ere jaso zuen Maiderrek.

 

                

         Maiderrek Olinpiar Diploma jaso zuen unea

 

 

Nork: .2009/03/02
Etiketak: urrea domina txapelketa | Permalink