MaiderUnda.com

2012/02/12

Urrezko domina Maiderrentzat Espainiako Borroka Txapelketan

Otsailaren 11n, Murtziako San Javier herriko polikiroldegian ospatu den Espainiako Borroka Txapelketan, Maiderrek urrezko domina irabazi du.
Iaz, belauneko lesioaren ondorioz, parte hertu ezinda geratu ondoren, aurtengoarekin, hamairugarren Espainiako Txapelketa bereganatu ahal izan du.


          


Aurten, Claudia Fornes (BAL), M.J. Noguera (AND), Noelia Lalin (GAL) eta C. Algarin (AND) aurkariak garaitu behar izan ditu podiumeko lehen postura heltzeko.

Orain, apirilean hasita Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko baliagarri izango diren hitzorduen prestaketarekin jarraituz, datorren asteburuan Suedian ospatzen den Klippan Lady Open txapelketan parte hartuko du.

Nork: .2012/02/12
Etiketak: esapiniako urrea borroka domina txapelketa | Permalink