MaiderUnda.com

2008/07/11

XII Poland Open

Maider Poloniako Lodz hirira joana da "XII. Poland Open" txapelketan parte hartzera. Larunbatez ohikoak diren pisaketa, mediku azterketa eta zozketaren ondoren jakingo du norekin aritu beharko duen igandeko saioan.

                                      

Pekingo Joko Olinpikoen aurretik azkeneko leihaketa izango du Poloniakoa  eta bertaratu diren partaideen maila ikusita, ezin hobea urtean zehar landutako teknikak frogatzeko.

Aurreko asteburuan jada, Madrilgo txapelketan, Pekinen arerio izango dituen borrokalariekin aritzeko modua izan zuen. Izan ere, podiuma osatu zuten lau borrokalariak Joko Olinpikoetan izango dira.

 

          

               Espainiako S.N.ko podiuma

Nork: .2008/07/11
Etiketak: txapelketa | Permalink