MaiderUnda.com

2008/07/07

Zilarra Madrilen

Bertan dago Pekin eta prestaketa amaitzear dago. Joko Olinpikoetara bidean azken geldialdia Polonian egingo du Maiderrek datorren aste bukaeran.

Madrilen jokatu zen Espainiako Sari Nagusiak borrokalari onenetariko asko bildu zituen eta bi egunetan zehar izandako konpetizioa oso arrakastatsua gertatu zen partaidetza aldetik eta batez ere Espainiako Nesken Selekzioak lortu zituen emaitzak.

Maiderrek oso ondo bukatu zuen konpetizioa, Jenny Fransson suediarraren aurka jokatu zuen final gogorrean zilarrezko domina lortuz, puntu gutxi lortu ziren borroka baten.

 Finaleko irudi bat

 

Finalera iritsi aurretik, Emma Weberg suediarra garaitu zuen Maiderrek, eta finalaurreko borrokan Rosangela ConceiƧao (beheko argazkian) brasildarrari irabazi zion.

                  

 

Hona hemen emakumezkoen banakazko sailkapena.

 

Nork: .2008/07/07
Etiketak: sari zilarra espainiako nagusia | Permalink