MaiderUnda.com

2013/03/22

Zilarrezko domina Europako Txapelketan

Zilarrezko dominarekin itzuliko da Maider etxera Georgian ospatzen ari den Europako Borroka Txapelketatik. 2010ean Bakun eta 2012an Belgraden lortutako brontzezko dominak hobetu ditu honenbestez gaurko finalean.
Egungo Olinpiar txapelduna den Natalya Vorobeva Errusiarrak ez dio batere aukerarik utzi eta 0-4, 0-2 galdu du finala.

     Podium Europeo 2013 photo 426404_10151606091573783_1676912313_n_zpseda3b3cf.jpg


Aurretik, zozketak final zortzirenetatik at utzi zuen Maider eta zuzenean final laurdenetan hasi du txapelketa. Bertan, Epp Mae Estoniarra 0-1, 0-2 kanporatu du. Ondoren, final erdietako lehian, Londreseko Olinpiar Jokoetan brontzezko dominaren borrokan aurkari izan zuen Vasilisa Marzaliuk Bieloerrusiarrarekin topo egin du berriro. Oraingoan ere Maider garaile atera da 1-0, 1-0.


Nork: .2013/03/22
Etiketak: europako georgia domina txapelketa zilarra tbilisi | Permalink