Brontzezko domina lortu du Maiderrek Madrilen ospatu den IX. Espainiako Sari Nagusian.
Ostiraleko zozketak joan den urteko finaleko protagonistak parekatu zituen lehenengo kanporaketarako eta iaz gertatu bezala, Jenny Fransson suediarra gailendu zitzaion Maiderri.

Jenny Fransson - Maider Unda
Suediarraren lan onak, finalera heltzea lortu bait zuen, bigarren aukera bat eman zion Maiderri eta oraingoan ongi probestu zuen Marina Gastl austriarraren aurkako borroka brontzezko domina eskuratzeko.

Maider Unda- Marina Gastl
Orain astebeteko egonaldia izango du Madrilgo Goi Mailako Kirol Heziketa Egoitzan txapelketan parte hartu dutenekin entrenatzeko.
Idatzi artikulu bat